Osasun sailak eskatutako azpiegiturak baditugu, baita gazta egiteko Idiazabal Gazta Jatorrizko Deitura Babestuak eta arkumeak hazteko Eusko Label Kalitateak eskatutako baldintzak ere:
-2 Artegi: bakoitzak 520 m2 dituela, bertan ardiek neguan aterpea hartu eta erditzen dute.
-Jetzitegia: ardiak jezteko arauak betetzen dituzten instalazioak ditu.
-Gaztandegia: gazta egiteko gunea da.
-Ganbera: behin gaztak egin eta gero, heltze ganberetan gordetzen ditugu.
-Denda: bezeroak hartzeko denda txikia daukagu, eta bertan zuzenean saltzen ditugu guk egindako gaztak.
-Museoa: beheko solairuan museo txiki bat atondu dugu eta hemen nekazaritza tresnak, jantziak, gurditxoak, uztarriak, sukaldeko lanabesak, altzariak eta gure arbasoen argazkiak erakusten dira.