Beizama Gazta

Beizama gaztandegia Gipuzkoako erdigune geografikoan dago, Beizama udalerriko Arreta baserrian, eta arduradunak Patxi Otaegi eta Idoia Leonet senar-emazteak dira..

Mendi baten tontorrean kokatuta dago, leku estrategikoan, bertatik ikuspegi zoragarriak dituelarik, eta, gainera, inguruan itzelezko larreak ditu. Honi esker, gure ardiek oso kalitate handiko esnea ematen dute eta, horregatik, azken urteotan guk egindako gaztek munduko lehen sariak irabazi dituzte.

Gure esnekiak eta okela Euskal Herriko azoketan, Gipuzkoako dendetan eta asteko egun guztietan zuzenean gure basetxean bertan dituzue salgai. Halaber, estatuko edozein lekutara ere bidaltzen ditugu.

 

Gaztandegiaren Historia

1936 urtean, Tomas Otaegik, oraingo artzaiaren aitonak, 1650ean eraikitako Beizamako Arreta Baserria erosi zuen, eta gaztak egiten hasi zen etxekoek kontsumitzeko. Tomasek sei seme-alaba eduki zituen.

1957an, lehen semea -Juan Otaegi- Josefa Labakarekin ezkondu zen, eta beste belaunaldi batez baserriaren ordezkotza ziurtatu zuten, lau seme-alaba edukiz. Orduan 100 ardi ziren artaldean.

1993an, Patxi Otaegi Labaka lehen semea, oraingo artzaia, ustiategiaren oinordeko izan zen eta 1995ean Idoia Leonetekin ezkondu zen. Gaur egun bi alaba eta seme bat dituzte.

1994an, 520 m2-ko arditegi bat eraiki zuten eta, bi urte geroago, beste bat, lehena bezain handia.

1999 urtean, basetxeko antzinako korta kendu eta bertan nekazaritza eta artzaintza tresnak erakusteko museoa zabaldu genuen. Urte berean, gazta saltzeko denda ere atondu genuen.

arreta@artzai-gazta.net   -   943 815 951 / 670 784 586   -   Arreta Baserria - 20739 Beizama (Gipuzkoa)