Gure Produktuak

Gure ardiei emandako tratu onari esker eta Beizama inguruko larre bikainei esker oso kalitate handiko gaztak egin ahal ditugu, baita arkumeak hazi ere.

-Gazta: ardiek, urte osoan, Gipuzkoako bihotzean dauden mendi tontorretan kokatutako larreetan bazkatzen dute eta euren esne gordinarekin artisautzako eran egiten ditugu gaztak. Formatu batzuetan merkaturatzen ditugu: osoa, erdia eta laurdena. Opari gisa emateko kutxa berezia ere baduzue eskura. Urte osoan saltzen dugu gazta.

-Arkumeak: lehen hilabete bitartean, saldu arte, arkumeak amaren esneaz elikatzen dira, bizirik, 10 eta 12 kg arteko pisua dutelarik. Axuriak ernaltzeko prozesua gainbegiratzen dugu, kontrol hau, erditzeko hilabete falta denean areagotuz. Axuriak kalitate genetikoaren kontrolpean daude.

Kalitatea

Gure ardi gaztak artisau eran eta kontu handiz egiten ditugu, Idiazabal Gazta Jatorrizko Deitura Babestuaren arau zorrotzak betez. Arkumeek ere Eusko Label Kalitatearen Ziurtagiria daukate.

Beizama gaztandegian 300 latxa ardiko artaldearen esne gordinarekin egiten dugu ardi gazta hutsa. Ardi esnearen kalitatea eta kantitatea amak aukeratzearen bidez eta dieta osasuntsuaren bidez lortzen dugu. Lehentasuna, guretzat, ardi-aziendaren ongizatea da eta horrela bermatzen dugu kalitate handiko gaztak eta esnea lortzea.

Higieneari dagokionez, eraldatze prozesua esnearen eta gazten gaineko azterketaren bitartez kontrolatzen da, eta horrela esne gordinaz egindako kalitateko gazten merkatua bermatzen da.

Zainketa hauei esker urte guztietan sari ugari jasotzen ari gara, espainiar Estatu, Europa eta mundu mailan, Beizama gaztandegiaren webgunean sartu dugun sari bilduman ikusi ahal izango duzuen bezala.

Artaldea zuzentzeko politika

Gure aziendari zainketarik onena emateko asmoz, arditegiak parriladura du, eta zinta mekanizatuen bidez garraiatzen zaie janaria ardiei. Intseminazio artifiziala erabiltzen dugu kontrol genetikoa eta esnekien kalitatea hobetzeko.

arreta@artzai-gazta.net   -   943 815 951 / 670 784 586   -   Arreta Baserria - 20739 Beizama (Gipuzkoa)